XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ekintzak.- Normalki gauzak kontatzen ditugunean orden bat jarraituz egiten dugu eta narrazioetan ere hala gertatzen da: gauzak gertatzen diren arabera kontatzen dira.
- Gure irakurgaian honela gertatzen al da? Non dago hasiera, korapiloa eta bukaera? Zure ustez, arrazoirik ba al legoke orden normal hau aldatu nahi izateko?.
- Laburki berridatz ezazu istorioa gertakizunen ordena gordeaz.
Narratzailea.Narratzailea istorioko pertsonaia bera denean, bere ahoz idazten du, hau da narrazioa
Baina narratzailea istorioan agertzen ez denean, istoriotik kanpo dagoenean, narrazioa
- Nor da hemen istorioaren narratzailea?.
- Nola idatzita dago istorioa?.
- Zertan oinarritzen zara hau esateko?.
- Bakarrizketak nola idatzita agertzen dira? Zergatik?.
- Konta ezazu istorioa hirugarren pertsonan.
Narrazioaren elementuak zeintzu diren agertu ditugu baina, hala ere, narrazio bat ondo aztertu nahi badugu alderdi askotatik begiratu behar dugu.
Hona hemen beste aztergai bat: narrazioaren xehetasunak edo
Zenbat eta zehazkizun gehiago, narrazioa orduan eta aberatsagoa izango da.
Konpara itzazu testu hauek:.